2014(e)ko irailaren 16(a), asteartea

Azken urtea

Azken urtea heldu zaigu. 

Josefarekin 22 ikasle ginen, orain bakarrik zazpi. Batzuk errepikatu egin dute ,besteek  ikastolatik joan dira eta beste ikasle berri batzuk heldu dira. Nola aldatu da gure klasea urteetan zehar, ezta? 
Urte hau gogorrena izango da, baina pentsatu behar dugu urte honen amaieran Saloura joango garela ikasbidaian.
D.B.H. 4 bukatu ondoren pentsatu behar dugu zer ikasi eta zer egin gure bizitzarekin.

Klasera berriro!

Irailaren 8an bizitza normala bueltatu zen, klaseak berriz hasi ziren. DBH 4n hasi gara, gure azken urtea lautada ikastolan. Alde batetik pena ematen du txikitatik egon zaren ikastola uztea, baina bestalde poza ematen digu behin betiko derrigorrezko ikasketak bukatzea.

Gainera, aurten nahiko klase txikia gara, bakarrik 7 gaude. Batzuetan aspergarria izaten da, oso gutxi izaten oso kontrolatuta gaudelako, baina ere alde onak ditu, adibidez, hobeto ikasteko aukera daukagula.
 

Niri pertsonalki, pena eman dit uda uztea eta berriro ikasturte batean sartzea, baina nolabait hurrego uda azkar heltzeko esperantza dugu, bitartean, logurea izatea, aspertzea noizbehinka eta ikastea tokatzen zaigu.



Etorkizuna buruan

Azken urtea heldu zaigu jada.
Urterik gogorrena baita ere neketsuena. Hasi behar zara pentsatsen etorkizunean, lanean, etab. baina baita saloun ere :)
Eta kurtso bukaerako bidaia burutik pasatzen zaidanean pentsatsen dut nola aldatu den dena LH.6. mailatik:
Lehen 20 ginen edo klasean, gero 16, ondoren 13, gero 9 eta orain 7,   7!!! imagina zelako klasea garen.
Ere lagun berriak egin ditut baina batzuk joan dira.....

Orain bakarrik pentsatu ahal dut gauza batean, nolakoa izango da nire bizitza hemendik aurrera?

Kurtso honetarako esfortsurik handiena egin behar dut, eta horrela egiten saiatuko naiz.
Ondo pasatutako uda eta gero klasera bueltatzea tokatzen da, gogo gutxiekin lehenengo egunetan baina tokatzen dena da. Espero dut kurtso hau erraza izatea eta azkar amaitzea.

Berri on bat dago, Aguraingo jaietarako gutxi falta dela. Gogo askorekin espero dugu jaiak iristea, urte honetako jaietan kontzertu onak egongo dira, bakarrik hiru aste falta dira jaiak azteko, gogo handiekin espero dugu.

Klaseetan asko aspertzen gara, oso gutxi gara eta klaseak oso aspergarriak izaten dira, bakarrik 7 gara klaseetan eta gaur 5 gaude.Aguraingo festetan joko duten talde baten abestia utziko dizuet;

Kurtxo hasieran



kurtxo hasieran gaude, zuek badakizute. Orain hasi da eta lan gogor egin behar dugu, gu laugarren mailakoak gara eta lautadako azkenengo urtea da. Bi aste hauek eta lehenago udan geuden, baina horain badakigu klasea daukagula eta rutina hori aldatu dela. Batzuk esango dute kaka bat dela berriro klasera bueltatzera, baina gauza bat esangoo dizuet, aste eta erdi falta da Aguraingo festak izateko, eta hor dagoela ilusio bat...
 Aguraingo festetan denetarik egoten da, esku pilotako txapelketak, kaka botatzeko beste txapelketa... eta hainbat gauza, gauza horiek aguraingo jendea antolatzen dute. Gauean kontzertu moroa edukiko dugu ere; Adibidez hemengo talde bat joko du eta beraien izena disturbio da.Beste lekutik ere etorriko dira, adibidez; Esne beltza eta ze ezatek.

Animatu Aguraingo jaietara etortzen!!