Zer
dira?
Periferikoak
ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira.
Periferiko
motak
Zereginaren arabera,
periferikoak 3 motatakoak izan daitezke:
·
Sarrerakoak
·
Irteerakoak
·
Sarrera/irteerakoak
Kanpoko periferiko
horiek kableen bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten
diren portu batzuei.
Sarrera
periferikoak
Ordenagailuan datuak
eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute periferiko mota hauek. Datuak
eta aginduak kanpo iturritik etortzen dira, gehienetan ordenagailuaren
erabiltzailearen eskutik. Sarrerako periferikoak informazioa ordenagailura
pasatzeko bide bat behar dute. Ezinbestekoak dira ordenagailu erabili ahal
izateko, aginduak beraien esker bidaltzen direlako eta ordenagailua kontrolatu
ahal da. Teklatua eta sagua, esaterako, sarrerako periferiko inportanteenak
dira.
Teklatua
Ordenagailuen teklatuak, giltzadia ere deitzen dela,
idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste
tekla batzuk dituzte, hainbat funtzio betetzeko. Teklatuari esker, datuak sar
daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen
dena Qwerty teklatua da. Teklatu mota hau adibidez mugikorretan aurki dezakegu.
Sagua
Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen
moduko bat da pantailan. Saguaren forma eskuari moldatzen zaio, errazago eta
erosoago mugitzeko, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da,
eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Beheko aldean, bola bat edo gurpil bat
edukitzen du (kasu batzuetan sagu elektronikoa da eta ez du behar ezta gurpila
ezta bola bat) eta kurtsorea norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko
zeregina du. Orain ere ukimen-saguak daude, ordenagailu eramangarrietan,
esaterako.
Irteera
periferikoak
Irteerako periferikoak
informazioa eta prozesatutako datuak ordenagailutik kanporatzeko eta
komunikatzeko bideak ematen dituzte, ordenagailuaren erabiltzailea edo beste
kanpo iturria izaten. Pantaila eta inprimagailua, esate baterako, irteerako periferiko
ezagunenak dira.
Pantaila

1. Piztu eta
itzaltzeko botoia.
2. Distira.
3. Kontrastea.
4. Piztuta edo
itzalita dagoen adierazten duen argi bat.
Pantaila askotan menu botoi
ere agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki
doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea aukeratu.
Inprimagailua

·
Inprimagailu
matrizialak
·
Tinta
txorrozkoak
·
Laser
inprimagailuak
·
Sublimaziozkoak
Horien arteko funtsezko
desberdintasuna inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen
teknologian datza.
Sarrera/Irteerako
periferikoak
Ordenagailuan datuak
sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute.
Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat modema da.
Modema
Modemak elkarrengandik
urruti dauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono
linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude:
·
Barrukoa.
Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta.
·
Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari
konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina