
Bertan Clary Fray-ren istorioa kontatzen da, itzalen ehiztari bat bihurtzen da eta mundua mehatxatzen duten demonioen kontra borrokatu behar da. Uda honetan lehengo liburuaren filma egin dute; nire ustez, liburua baino hobea da. Hemen uzten dizuet trailerra:
Beste saga Jatorriak deitzen da eta 3 liburuz osatuta dago: Aingeru Mekanikoa, Printzipe Mekanikoa eta Printsesa Mekanikoa. Saga hau osoa irakurri dut eta bestea baino askoz hobea da. Oraindik ez dute haien filmak egin eta ez nago ziur egingo dutenik; hala ere, pena merezi du irakurtzea. Bestea baino istorio politagoa dauka eta beste garaian kontatua dago, interesgarriagoa egiten du. Hauek dira haien azalak:

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina