Laugarren Xedapena baliogabetzearen alde agertu da Rajoy:
UPNk eta alderdi popularrak abenduaren 20ko hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko akordioa izenpetu dute gaur Iruñean.
Foru erkidegoaren eta EAEren batzea ahalbidetzen du konstituzioaren laugarren xedapenak. UPNk eta PPk Hauteskunde Orokorretarako izenpetu duten itunaren sinadura-ekitaldiaan hitz egin du Rajoyk. Akordioaren arabera, Kongresurako hautagaitzako lehendabiziko bi ordezkariak eta laugarrena UPNkoak izango dira. Hirugarrena eta bosgarrena, berriz, alderdi popularrekoak. Senatuari dagokionez, popularrak izango dira zerrendako bi lehenak, eta UPNkoa hirugarrena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina