2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

EMAKUMEEN DERBIA


Pasa den larunbatean emakumeen euskal derbia izan zen, bertan Athleticek, 5-0 irabazi zuen Realaren kontra. Partidu horretan, ia ez zen jokorik egon, Athletic Realaren oso gainetik egon zen. Partidua hasi aurretik, bi taldeko jokalariak genero indarkeriaren kontrako kamisetekin atera ziren Partidu honetan, Athletic lehenengo zatian aurreratu zen Erikaren gol batekin 44. minutuan. Bigarren zatia oso txarra izan zen Realarentzat, bigarren zatiko 5. minutuan bigarren gol iritsi bait zen, Nekaneren eskuz. Hortik aurrera Athleticek dominatu zuen partidua nahi zuen bezala, Realekoak ezin izan  zuten ezer egin eta Athleticek gero eta gol aukera gehiago izan zituen. Horrela 58. minutuan hirugarren gola etorri zen, Nekaneren eskuz berriz ere, 87an laugarrena, Maite Orozek eta 92an azken gola, ia partidua bukatuta zegoenean, Irene Paredesek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina