2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Lainoa

Egun batzuetan esnatzen garenean eta leihora begiratzen dugunean ezin dugu ezer ikusi, bakarrik lainoa. Nahiko gogaikarria da, baina jende askok ez daki zer den lainoa edo zergatik eratzen den.

Lainoa hodeiak lurzorutik nahiko gertu daudenean sortzen den fenomeno meteorologikoa da, eta lurzoruko hezetasuna lurruntzea eragiten du eta ondorioz ikuspegia zailtzen du.

Zenbait laino mota daude:


  • Lurrun lainoa: aire hotza epelaren gainean mugitzen denean gertatzen da.
  • Prezipitazio lainoa: euria egiten duenean eta hodeien azpian dagoen airea lehorra denean sortzen da. 
Beste laino mota gehiago daude, baina oraingoz hau izango da guztia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina