2014(e)ko irailaren 16(a), asteartea

Klasera berriro!

Irailaren 8an bizitza normala bueltatu zen, klaseak berriz hasi ziren. DBH 4n hasi gara, gure azken urtea lautada ikastolan. Alde batetik pena ematen du txikitatik egon zaren ikastola uztea, baina bestalde poza ematen digu behin betiko derrigorrezko ikasketak bukatzea.

Gainera, aurten nahiko klase txikia gara, bakarrik 7 gaude. Batzuetan aspergarria izaten da, oso gutxi izaten oso kontrolatuta gaudelako, baina ere alde onak ditu, adibidez, hobeto ikasteko aukera daukagula.
 

Niri pertsonalki, pena eman dit uda uztea eta berriro ikasturte batean sartzea, baina nolabait hurrego uda azkar heltzeko esperantza dugu, bitartean, logurea izatea, aspertzea noizbehinka eta ikastea tokatzen zaigu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina