Ordenagailuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ordenagailuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

BILATZAILEAK; NABIGATZAILEAK, OFFICE, SISTEMA ERAGILEAK

BILATZAILEAk

 

World Wide Web informazioa aurkitzeko erabiltzen da. Baldintza batzuk sartu (hitzak…) eta horren arabera emaitza batzuk ematen ditu.

Bilatzaile asko daude, ezagunenak:

GOOGLE

YAHOO

TERRA

Zer da Elebila?

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.
Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.
Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, “anorexia” edo “energia” bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da “Newton” edo “Egipto” bezalako izen bereziekin, eta “katu” edo “esne” bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.
Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: “energia” bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta “energiaren kontsumoa handitu da” moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.
Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) etaWAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a ‘web as corpus’ tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.

www.elebila.eu



OFFICE
Office edo bulegoko suita, bulegoetan lan egiteko egokitutako software informatiko bat da. Programa ezberdinez osatua dago: (parentesi barruan Microsoft Office-n nola deitzen diren
  • testu prozesagailua (Word)
  • kalkulu orria (Excel)
  • aurkezpenak egiteko(Powerpoint)
  • datu-baseak(Acces)

Office ezberdinak
  • Microsoft Office
  • OpenOffice.org
  • Drive
  • Gnome Office
  • StarOffice
 SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragilea, software bat da. Software honetan, datuak eta programa ezberdinak sartzen dira ordenagailuaren hardwarea erabilgarri egoteko. Hardware hau ondo erabiltzen bada, software ezberdinak jarri daitezke sistema eragile horretan, programa ezberdinak erabilgarri jarriz.

Ordenagailurako Sistema Eragileak

·  Microsoft Windows
·  Mac OS X
·  GNU/Linux
·  Unix
·  Solaris
·  FreeBSD
·  OpenBSD
·  Google Chrome OS
·  Debian
·  Ubuntu
·  Mandriva
·  Sabayon
·  Fedora
·  Linpus linux
·  Haiku (BeOS)
Mobilerako Sistema Eragileak
·  Android
·  iOS
·  Bada
·  BlackBerry OS
·  BlackBerry 10
·  Windows Phone
·  Symbian OS
·  HP webOS
·  Firefox OS
·  Ubuntu Phone OS

Nabigatzaileak

Gure ordenagailuan instalatuta behar dugun softwarea da, aplikazio honek internetera bidea irekiko digu. Web nabigatzaile bat World Wide Web (WWW) saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Testua hori hartu eta guk ulertzeko eraldatu egiten du.

Nabigatzailerik ezagunenak/erabilienak

Internet Explorer

Internet Explorer Microsoft enpresa ahaltsuaren nabigatzailea da. Normalean, gaur egun ordenagailu bat erosten dugunean, Windows sistema eragilearekin dator. Gutxik dakitena, sistema eragilea ordaintzeaz gain barruan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailea ere ordaintzen ari garela da.
Internet Explorer software pribatua da, eta beraz, ez da askea. Alde horretatik ezin izango dizkiote enpresatik aplikazioak gehitu edo gehiegi pertsonalizatu. Soilik Microsoftek erabakiko du nola alda daitekeen nabigatzailea.

Mozilla Firefox

Software librea da, eta besteekiko duen abantailarik nagusiena Windowsen erabiltzeaz gain, Mac eta Linuxen erabili daitekeela da.Mozilla Fundazioak sortutako nabigatzaile honek oso erabilia da batez ere oso pertsonalizagarria baita.
Deskargatu nahi izanez gero www.mozilla.com/firefox webgunean sartu ahal izango zara. Azkenik jakin, euskaraz ere gozatu daitekeela softwarea!

Google Chrome

Hiru nabigatzaileetatik berriena dugu hau, Google enpresarena izanik. Abantailarik nagusiena, dohainik izateaz gain, jaisteko azkartasuna izan daiteke. Bere itsura ere oso sinplea eta intuitiboa da, Googleek dituen tresna gehienak bezala. Desabantaila, euskaraz oraindik ezin dugula gozatu da.
Nabigatzailea deskargatu nahi izanez gero www.google.com/chrome webgunean sartu.

 

Beste nabigatzaile batzuk

Ez hain erabiliak baina badaude beste nabigatzaile batzuk ere. Adibidez SAFARI, Safari Applek MacOS X sistema eragilerako garatutako web nabigatzailea da. Beste nabigatzaile bat OPERA da. Opera web nabigatzaile eta Interneteko ”suite” bat da, Opera Software enpresa norvegiarrak sortua.

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

Periferikoak

Zer dira?

Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira.

Periferiko motak

Zereginaren arabera, periferikoak 3 motatakoak izan daitezke:
·        Sarrerakoak
·        Irteerakoak
·        Sarrera/irteerakoak
Kanpoko periferiko horiek kableen bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten diren portu batzuei.

Sarrera periferikoak


Ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute periferiko mota hauek. Datuak eta aginduak kanpo iturritik etortzen dira, gehienetan ordenagailuaren erabiltzailearen eskutik. Sarrerako periferikoak informazioa ordenagailura pasatzeko bide bat behar dute. Ezinbestekoak dira ordenagailu erabili ahal izateko, aginduak beraien esker bidaltzen direlako eta ordenagailua kontrolatu ahal da. Teklatua eta sagua, esaterako, sarrerako periferiko inportanteenak dira.

Teklatua

Ordenagailuen teklatuak, giltzadia ere deitzen dela, idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, hainbat funtzio betetzeko. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena Qwerty teklatua da. Teklatu mota hau adibidez mugikorretan aurki dezakegu.


Sagua

Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma eskuari moldatzen zaio, errazago eta erosoago mugitzeko, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Beheko aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du (kasu batzuetan sagu elektronikoa da eta ez du behar ezta gurpila ezta bola bat) eta kurtsorea norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko zeregina du. Orain ere ukimen-saguak daude, ordenagailu eramangarrietan, esaterako.


Irteera periferikoak

Irteerako periferikoak informazioa eta prozesatutako datuak ordenagailutik kanporatzeko eta komunikatzeko bideak ematen dituzte, ordenagailuaren erabiltzailea edo beste kanpo iturria izaten. Pantaila eta inprimagailua, esate baterako, irteerako periferiko ezagunenak dira.

Pantaila

Pantaila irteerako periferiko bat, telebista pantailen oso antzekoa dena. Pantailan, irudiak edo testuak ikus daitezke. Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu:
1. Piztu eta itzaltzeko botoia.
2. Distira.
3. Kontrastea.
4. Piztuta edo itzalita dagoen adierazten duen argi bat.
Pantaila askotan menu botoi ere agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea aukeratu.

Inprimagailua

Irteerako periferiko honen bidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke. Mota askotako inprimagailuak daude:
·        Inprimagailu matrizialak
·        Tinta txorrozkoak
·        Laser inprimagailuak
·        Sublimaziozkoak
Horien arteko funtsezko desberdintasuna inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen teknologian datza.

Sarrera/Irteerako periferikoak

Ordenagailuan datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute. Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat modema da.

Modema

Modemak elkarrengandik urruti dauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude:
·        Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta.

·        Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio.


Hardware eta Software



Zer da?


       Hardwarea osatzen dute sistema informatikoan ukitu ahal diren elementu guztiak: monitorea, txartel nagusia, PUZ, RAM memoria, hedatze txartela, elikadura-iturria, disko optikoa, disko gogorra, teklatua eta sagua.

       Hardware hitzak ingelesetik dator egin ahal dio erreferentzia ordenagailu bat ez den sistema bati, adibidez robot bati.

Zertarako erabiltzen da?

 Erabiltzen da informazioa eta datuak sistema informatikoan sartzeko, prozesatzeko eta irteteko.





    Motak
·        Hardware basikoa: sistema informatikoa martxan jartzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren elementuak osatzen dute, adibidez, memoria RAM.
·      Hardware konplexua: Ezinbestekoak ez diren elementuak osatzen dute, hau da, sistema informatikoa martxan jartzean ez badaude ez da ezer gertzatzen. Adibidez, Webcam-a.

Zereginari dagokionez:


1.   Hardware biltegiratzailea: informazioa eta datuak memorian gordetzen du. Osatzen dute: RAM eta ROM memoria, USB memoriak, DVD, CD…

2.  Prozesatzeko Hardwarea: osatzen dute datuak prozesatzen, interpretatzen eta gauzatze dituzten elementuak. Osatzen dute: mikropozesadorea eta PUZ.

3.  Sarrerako Hardwarea: erabiltzen da informazioa PUZera sartzeko. Osatzen dute: teklatua, webcam-a, mikrofonoa, eskanerra…

4.  Irteerako Hardwarea: sistema informatikoan sortutako informazioa eta datuak kanporatzeko erabiltzen da. Osatzen dute: inprimatzailea, aurikularrak, bozgorailuak…

5.  Sarrera eta irteerako Hardwarea: informazioa eta datuak sistema informatikoan sartzeko eta ateratzeko eginkizunak partekatzen dituzten elementuak dira. Hau da, datuak eta informazioa sortzen eta kanpora bidaltzen du. Osatzen dute: router-a, audio txartela, modem-a…

                                 

Software

Zer da?


       Softwarea sistema informatikoaren atal logikoa da, hardware sistema funtzionatu ahal izateko eta aginduak ematen dion programa informatikoa da.

       Honen barruan informatika aplikazioak, testuaren prozesatzailea bezala, eta sistema operatiboa, beste programak ondo ibiltzea egiten duena, osatu ahal dute adibidez.

Zertarako erabiltzen da?


       Softwarea erabiltzen da ordenagailuarekin egin nahi dituzun gauza guztiak burutzeko erabiltzen da, eta sistema informatikoa erabili ahal izateko ezinbestekoa da.








·      Programatzeko softwarea: sistema informatikoa erabiltzen du programak erabili eta garatu ahal izateko. Adibidez: testuzko editorea.
·      Sistemako softwarea: erabiltzen da sistema operatiboa kontrolatzeko.

Adibideak:


1.   Paint: ordenagailuko programa bat da irudiak aldatzeko, marrazteko eta kolorea gehitzeko.

2.   Calibre: kudeatzaile eta antolatzaile bat da liburu elektronikoak doan deskargatzeko eta aukera ematen du formatu desberdinetan bihurtzeko.

3.   Pinnacle: erabiltzen da bideoak eta irudiak editatzeko.

4.   Ares: erabiltzen da artxiboak zuzenean jaisteko ordenagailura.







Hardwarea eta Softwarea

Hardwara kolpekatzen duzuna da softwara huts egiten duenean, definizio popular hau atzean utziz, azalpen hobe bat ematen ahaleginduko naiz., Hadwarea, ordenagailuaren konponente ta dispositibo fisikoak direla esan dezakegu, ordenagailua sortzen dutela, CPUa edo plaka basea, Softwarea barrukaldean dagoen programak direla esan dezakegu, ez dira fisikoki adierazten baina konputadorearen memorian gordeta dauden programak dira.


Hardwarea eta Softwarea


-Software ordenagailuaren datu eta programen taldea da.
-Hardware atal fisikoak dira, errez identifikatu ditzakegunak. Hala nola plaka basea, CPUa edo monitorea.


-Hadwarearen eta Softwarearen funtzioak elkartzean, ordenagailuari bizitza ematen diogu,hau da, Softwarea Hardwareari instrukzioak bidaltzen dizkio ordenagailuaren funtzionamendua ahaleginduz edo posiblea eginez.

Hardware

Hardwarearen atalak eta dispositiboak bi talde orokorretan banatu ditzakegu: Oinarrizko Hardwarea eta  Konplementuetako Hardwarea.
  • Oinarrizko Hardwarea: pieza garrantzitsuenak dira, ezinbesteko piezak dira ordenagailuaren funtzionamendu normala aurrera eramateko: Plaka basea, monitorea, teklatua eta ratoia.
  • Konplementuetako Hardware: gehitu diren dispositiboak dira, hain garrantzitsuak ez direnak ordenagailaren funtzionamenduarako: imprimatzailea, eskanerra, bidekamara digitalala, webcam...
Segun bere funtzioa zein den, konponenteak eta dispositiboak talde batzuetan banatzen dira. Hona hemen, ordenaturik, izen guztiak:
  • Sarreraren dispositiboak
  • “Chipset” (Zirkuito integratua laguntzailea)
  • Prozesuko zentral unitatea (CPU gaztelaniaz)
  • Kontrol Unitatea
  • Aritmetika eta logika unitatea
  • Biltegizko unitatea
  • Memoria printzipala (RAM-ROM gaztelaniaz)
  • Bigarren mailako memoria edo memoria laguntzailea (Disko gogorra....)
  • Irteeraren dispositiboak

Software

Softwarea soporte ez-material bat da.Ordenagailua lan azkarrak egiten ahalegintzen duena da, aginduen bitartez hadwara zuzentzen eta aurrera eramaten ordenagailua duen programa desberdinei esker.
Softwarea aplikaziozko programak eta sistema operatibo guztiak dira, bere funtzioak kontuan izanda, talde hauetan banatzen dira:
  • Sistemako softwarea
  • Aplikaziozko softwarea
  • Programazio softwarea
Sistemako softwarea hiru atal berrietan banatzen da::
  • Sistema operatiboa
  • Dispositibo kontrolatzailea
  • Programa erabilgarriak




Desberdintasun nabariena, bat ikusten dugula eta fisikoki aurrean dugula. Bestea, ordea, lan garrantzitsuak egin arren ezin dugu ikusi eta ez dago fisiko ikusteko modurik.