2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten dienaedo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak. 

Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen den eguna da. Nazio Batuen Asanblea Orokorrak erabaki zuen egun hau ospatzea. Eguna Dominikar Errepublikak proposatu zuen, beste hirurogehi herrialderen babesarekin. 

Hain zuezen ere, horrelako egun batean -1960ko azaroaren 25ean- Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuen, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik.

1 iruzkin: