2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Herri Urrats

Aurten, Herri Urats Senperen izango da maiatzaren 6an.

1984a1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaurregun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko.

Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

Herri Urratsen 32. Edizioa datorren maiatzaren 10ean iraganan da.

Gaur, elkartasunerako deia zabaldu nahi dugu, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko : Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!

Urtero bezala, aurten ere Herri Urratsera hurbiltzeko, autobus linea zuzenak ezarriko ditu elkarteak. Hona lineak, txartelen saltokiak eta tenoreak. Prezioa : 5 euro

Ez ahantz, bestalde, Herri Urrats elkarteak egun osoan Senpere herria eta aintzira lotzen duen autobus linea bat antolatuko duela aurten ere. Zerbitzu hau urririk da erabiltzaileentzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina