2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Laugarren Xedapena baliogabetzearen alde agertu da Rajoy:


UPNk eta alderdi popularrak abenduaren 20ko hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko akordioa izenpetu dute gaur Iruñean.

Foru erkidegoaren eta EAEren batzea ahalbidetzen du konstituzioaren laugarren xedapenak. UPNk eta PPk Hauteskunde Orokorretarako izenpetu duten itunaren sinadura-ekitaldiaan hitz egin du Rajoyk. Akordioaren arabera, Kongresurako hautagaitzako lehendabiziko bi ordezkariak eta laugarrena UPNkoak izango dira. Hirugarrena eta bosgarrena, berriz, alderdi popularrekoak. Senatuari dagokionez, popularrak izango dira zerrendako bi lehenak, eta UPNkoa hirugarrena. 

Nafarroako erregimen forala errespetatzeko konpromisoa hartu du Rajoyk, eta Nafarroaren Itun ekonomikoa defendatuko duela egingo du. Foru eskidegoaren eta EAEren batzea ahalbidetzen duen Konstituzioaren laugarren xedapena baliogabetzearen alde
ere agertu da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina