2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Koparen lehehengo 2 partiduak

Atzo jokatu zen A Coruñan saskibaloiko errege kopa. Bi partidu jokatu ziren eta bi partiduetan ezustekoak egon ziren. Partiduak izan ziren:

Barcelona Lassa - Dominion Bilbao Basket
Valencia Basket - Herbalife Gran Canaria

Arratsaldeko zazpiretan jokatzen zen lehenengo partidua, eta bilbotarrek irabazi zuten (72-73) Barcelona Lassari, azken jokaldian Bartzelonak izan zuen saskiratzeko aukera baina ez zuen lortu eta bilbotarrak final-aurrekoetan daude. Bigarren partiduan,21:30an, Herbalifek irabazi zuen (78-83). Valentziak partidu bat bakarrik galdu zuen ligan, Baskoniaren kontra eta jendeak uste zuen irabaziko zuela. Gaur Real Madrid-Fuenlabrada eta Obradoiro-Baskonia jokatzen dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina