2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Final Four 2016

Asteburu honetan Euroligako Final Four-a jokatzen da Berlinen. Han Europako 4 talderik hoberenak elkartzen dira, eta Euroligako finalaurrekoak eta finala jokatzen dute. Ostiralean 6retan CSKA-k Lokomotiv Kuban-en kontra jokatzen du, eta 9etan Fenerbahce Baskoniaren kontra. Logikoena izango litzateke finala CSKA eta Fenerbahce-ren artekoa izatea, baina Baskoniak eta Lokomotiv-ek ezustekoren bat eman ahal diete. Fenerbahce faboritoa da, baina Baskoniak Top 16-an bigarrena bukatu zuen, eta jendeak uste zuen ez zuela ezta errondaz pasatuko. Ez galdu Europako saskibaloiaren astebururik ikaragarriena!
  final four baskonia bilaketarekin bat datozen irudiak              final four 2016 equipos bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina