2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

SUGARRAK LAUDIO - AGURAIN

Aguraingo Junior taldeak, kanpoan jokatu duen lehenengo partidua Sugarrak Laudioaren aurka izan zen. Talde berri bat zen, Aguraingoek ez dute inoiz jokatu haren aurka horregatik ez zekiten nola jokatuko zuten. Heltzean zonako defentsa aurkitu zuten, nahiko zaila izan zen, jokatu duten talde bakarra delako defentsa mota hori erabiltzen.
Aguraingoek zailtasun asko aurkitu zituzten barrualdetik jokatzeko. 40-9 heldu zen Lautadako taldea atsedenaldira, baina ez zuten partziala gainditu eta 68-24 bukatu zuten.

Partidu osa txarra izan zen Aguraingoek jokatutakoa, nahiz eta Teorian Corazonistak baino talde errazagoa izan, ezin izan zuten ezer lortu. Laudiokoak Agurainera etortzean ez dute erraz izango.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina