2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Gabonetako jaialdia prest dago !!!!

Azken urteetan bezala Lautada Ikastolak jaialdia antolatzen egon da, urtero gurasoak eta lagun gehiago hurbiltzen dira ikuskizuna ikustera eta hori dela eta emanaldi landuagoak egiten dira irakasle eta ikasleen aldetik. Txikienak gabon-kantak abesten dituzte eta handienak aurkeztu. Gauza askotarako denbora egoten da esaterako gabonetako saskien zozketa egiteko eta ikasbidaiarako tabernan zerbait hartzeko. Giro paregabea egoten da eta errepikatzeko gogoa uzten du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina