2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Barcelona-Atletico

Atzo, Bartzelonan Errege Koparen finalerdia jokatzen zen, eta azken partiduan Bartzelonak 2-1 irabazi zuen Madrilgo Atleticori.
Partidua ondo hasi zen eta talde bakoitzak bere aukerak izan zituen, baino 42 minutura arte inork ez zuen baloia sartu porterian. Orduan minutu horretan Leo Messik oso jokaldi ona egin zuen, bere aukera atezainak gelditu zuen baino errebotean Luis Suarez adi egon zen eta atean sartu zuen. Atsedenaldia ailegatu zen.
Bigarren zatian Atletikoren bi jokalari lesionatu ziren, Diego Godín tiroi batekin inglean eta beste bat kolpe batekin sorbaldan. Gero Bartzelonako Sergi Robertori txartel gorria atera zioten eta partidutik joan zen. Bartzelonak aldaketa batzuk egin zituen eta Mascherano, Busquets eta Iniesta sartu zituen, Rakitic, Arda eta Denisen ordez. Gero Atletikoren jokalari, Ferreira Carrascori txartel gorria ere atera zioten eta beranduago Luis Suarezi ere bai.
Pique sarrera bat egin zion Atletikoko jokalari bati arearen barruan eta penalti pitatu zuten. Gameirok bota zuen baino kanpora bidali zuen. Laster Atletikok 83. minutuan gola sartu zuen eta 1-1 jarri ziren. Baino berandu zen eta globala 3-2 irabazi zuen Bartzelonak, bere ondorioa finalera pasatzea izan da. Gaur jakingo da nor den bere aurkari, Celta edo Alaves.   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina