PPk agintea galdu du Espainiako hirigune nagusietan
Tokian tokiko herri hautagaitzak indarrez irten dira plazara. Madrilen Esperanza Aguirrek irabazi ditu hauteskundeak, baina ezkerrak alkatetza berreskuratu dezake, Manuela Carmenak PSOEren babesa badu.
Espainiako hiriguneetan ere suma liteke aldaketarako nahia, urteetan agindu izan duten bi alderdien txandakatzetik at. Autonomia erkidego gehienetan PPk jaso ditu boto gehien, baina hiriburu nagusi ugarik ihes egin diote eskuetatik, eta PSOE ere ez da oposizioko alternatiba sendo gisa agertu; aitzitik, tokian tokiko herri hautagaitzek hartu dute plaza. Espainiako bi alderdi tradizionalek, batuta, ozta-ozta bildu dituzte boto guztien erdiak.Madrilgo Udalean, lehia estua izan dute azken unera arte Esperanza Aguirreren PPk eta Manuela Carmenaren AhoraMadrid koalizioak —Podemos, Ganemos, Equo eta IUren sektore batek osatzen dute hura—. Botoen %95,46 zenbatuta, PPk 21 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino hamar gutxiago. Bi puntuko aldea baino ez dio atera AhoraMadrdi; hura bigarren geratu da, hogei zinegotzirekin . PSOEk sei galdu ditu, eta bederatzirekin gelditu da; Ciudadanos zazpirekin sartu da udalean, eta Izquierda Unida kanpo geratu da. Konstelazio horretan, beraz, zentro-ezkerreko koalizio batek aurrea hartuko lioke eskuinari.
Valentziako Udalean ere aldaketa esanguratsua gertatu da. Han 1991tik agindu du PPko Rita Barberak; azken urteotan, gehiengo osoarekin. Botoen %94,8 zenbatuta, ordea, erdiak galtzear egon zitekeela iradokitzen zuten atzo emaitzek: proiekzioen arabera, berak jaso ditu boto gehien, baina hamar zinegotzi baino ez ditu lortuko. PSOEk ere behera egin du, eta, aldiz, Compromis ezkerreko koalizioa atera da indartuta: bederatzi zinegotzi lortu ditu, eta PSOErekin (bost) eta Valencia en Comurekin (hiru) aliantza aski sendoa osatuko luke eskuina udal gobernutik kanporatzeko. Kasu horretan, PPri Ciudadanosen sei zinegotziak ere ez litzaizkioke aski alkatetzari eusteko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina