2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Zaharkitzapen programatua (obsolescencia programada)

Zaharkitzapen programatua produktu baten bizitza erabilgarriaren bukaera zehatza ezartzeari deitzen zaio. Produktuaren ekoizleak berak produktua diseinatu eta merkaturatzean aurreikusi dena, hau da, bere bizitza erabilgarria erabakitzen du. 

Horrela, erabiltzaileak behar baino lehenago bota beharko du erositako produktua, ekoizleak produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera uzten duelako. Eta noski, produktuaren bermea (garantia) bizitza erabilgarria bukatzen den unean bukatzen da. 

Politika honen helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen programatuak produktu berriak behar baino lehenago erostera behartzen du kontsumitzailea.

Jende asko oraindik ez da konturatu sistema honetaz, baina pixkanaka pixkanaka gero eta kexa gehiago daude eta eztabaida sortzen ari da. Adibidez, inprimagailuekin gero eta arazo gehiago daude eta kontsumitzaileak konturatzen ari dira zergatik gertatzen diren hainbeste arazo justu produktuaren bermea bukatzen denean.

Bideo honetan ikusi ahal dezakegu zaharkitzapen programatua azalduta:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina