2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

Maite dut ♥


Maite dut-Urtz

Maite dut
itsas debekatuen xarma,
sirenen kantu tristeek
ene bihotza zauritu arren.
Maite dut
portu zaharren kresal usaina,
nire itzuleraren zai
inoiz neskarik
egon ez arren.
Akordeoi melodiak
taberna galdu batetan...
Horditurik, xuxurlatuz;
maitale hilezkorren ezpainak
ditut maite.
Maite dut
izarren distira gauean,
ekaitz ondoko barenak
amets ortzia
estali arren.
Maite dut
hodeiertzeko ortzadarra
desioen aingurak
itsas ondora
naraman arren.
Akordeoi melodiak
taberna galdu batetan...
Horditurik, xuxurlatuz;
maitale hilezkorren ezpainak
ditut maite.
Itsas debekatuen xarma;
portu zaharren kresal usaina;
izarren distira gauean;
hodeiertzeko ortzadarra...
ditut maite.



Urtz 1988an sortutako rock musikako taldea da. Pasaian entseatzen hasita, rockpop eta heavy metalaren osagaiak hartu zituzten. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten; Gor diskoetxearen arabera, euskal rockaren klasikoa. Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) ere arrakastatsua izan zen; Kaixo! kanta taldearen kanta ezagunena bihurtzekoa zen.Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) diskoek ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren eta azken albumean, diskoetxea eta hainbat taldekide aldatuta (Javi Estella eta Ritxi Barrenetxera sartu ziren), pop uretan sakonago murgildu ziren. 2003ko urrian desegin zen taldea, baina 2013an oholtzetara itzuli zen.


  • Xabi Camarero (ahotsa eta gitarra) (1988-2003)
  • Josu Ariztegi (bateria) (1988-2003)
  • Javi Estella (gitarra eta koruak) (1999-2003)
  • Ritxi Barrenetxea (baxua) (1998-2003)
  • Asier Arocena (gitarra eta koruak) (1988-1999)
  • Víctor G.-Argüelles (baxua) (1990-1998)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina