2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Baskoniaren irudi ona berreskuratuta Bartzelonaren aurka

Garaipen handia lortu du Laboral Kutxa Baskoniak Buesa Arenan. Ibon Navarroren taldeak azken asteetako hobekuntza berretsi du, eta 103 puntu egin dizkio Ligako defentsa onenetakoari.
Gasteiztarrak nagusi izan dira jokoan eta markagailuan lau laurdenean amaieran.
Partidaren erritmoa arabarrek jarri dute, errebotean ere ondo aritu dira, eta Bartzelona ezinean ibili da. Kataluniarrek oso noizbehinka agertudute benetako arriskua sortzeko gaitasuna.
Gauzak horrela, Baskoniak 10 puntuko aldea izan du atsedenaldian: 48-38.
Bigarren zatian, Xavi Pascualen taldea partidaren jabetza hartzen saiatu da, baina aurreko ahaleginetan bezala kale egin dute.
Hala ere, azken minutuetan aldea murriztea lortu dute kataluniarrek: 93 eta 87 hurbildu dira amaierarako minutu eta erdiren faltan. Baina gasteiztarrak sendo eutsi diete eta garaipena, Laboral Kutxaren bederatzigarrena, Buesa Arenan geratu da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina