2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

Gero eta jende geihago

Donostian adin-tarte guztietako 22.000 herritar baino gehiagok hartuko dute parte hirian zehar izango diren danborradetan. Danborradek 24 orduz iraungo dute, eta Raimundo Sarrieguiren doinuez beteko dituzte Donostiako kaleak.
Helduen danborradetan 127 talde izango dira, 15.000 lagun guztira. Iaz baino talde bat gehiago izango da bertan: Urki Arraun Elkartea estreinatuko da aurten. 100 bat kide ditu, sukaldarien jakaz eta mantal zuriaz jantzita joango dira, eta Alde Zaharreko kaleetatik egingo dute ibilbidea, txistulari banda batek lagunduta. Guztira, gizonezkok bakarrik osatutako bederatzi danborrada arituko dira, eta gainerakoak mistoak izango dira.
Umeei dagokionez, 7.000 haur baino gehiagok desfilatuko dute astearte eguerdian. 63 danborradetan banatuta, umeena ekitaldi bitxienetarikoa da. Halaber, XIX. mende hasierako gizarte zibilaren pertsonai adierazgarrienetarikoak izango dira bertan.
4.129 lagunek danborra joko dute eta 10.179k, berriz, barrila (horietatik, 2.125 lagun urketari izango dira). Horrez gain, beste 1.151 lagun tabernariak eta heraldoak, besteak beste, izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina