2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Baskonia koparentzat klasifikatuta

Atzo Baskoniak ziurtatu zuen kopako egonaldia, eta gainera 4 hoberenen artean. Kopan sartzeko 8 lehenengoen artean sartu behar zen, eta orain 4. doaz, atzo Manresaren kontra garaipena lortu zuelako. Han jolasten zuten, eta 76-85 irabazi zuten. Gainera bi baja garrantzitsu zituen: ez zuten jolastu ez Ioannis Bourousisek (taldeko liderra) bere emaztearen aita hil zelako eta Greziara joan behar izan zuelako, eta Alberto Corbacho ez zuen jokatu lesionatuta zegoelako. Partiduko hoberenak Adam Hanga eta Fabien Causeur izan ziren (14 eta 13 puntu bakoitzak).
manresa baskonia bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina