2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Baskoniaren partidu ikaragarria

Atzo Baskoniak Euroligako partidu bat jokatu zuen, CSKA Moskow-ren kontra. Talde errusiarra faboritoa zen, baina hemengoek partidu fisiko ikaragarri bat egin zuten, eta azkenean garaipena lortu zuten. 81-71 geratu ziren, eta azken 2 minutuetan arbitroak Milos Teodozic (CSKA-ko hoberena) kanpora bota zuen aurre egin ziolako. Gero, prentsan, CSKA-ko entrenatzaileak, esan zuen saskibaloi partidu bat baino geihago wrestling-a izan zela, baina gero Velimir Perasovic-ek, Baskoniakoak, esan zion ez kentzeko meritua, azken finean haiek garaitu zutelako. Partiduko izarra gehienetan bezala Ioannis Bourousis izan zen.
baskonia cska bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina