2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Bertansek sartutako saskiraketa

Pasa den ostiralean jokatu zen partidu bat Fernando Buesa Arenan Baskoniaren eta Real Madrilen artean. Madrildarrak oso ongi hasi ziren eta 11-26ko partziala lortu zuten, Atsedenaldia eta gero, Baskoniak partidua berdindu zuen eta azken segunduetara berdinduta iritsi ziren. Madrilek Baskoniak baino gehiago zuen jokoan, izan ere, Euroligako partidua zen eta Baskoniak 8 garaipen zituen eta Madrilek 6 bakarrik. 4 segundu falta zirenean, Baskoniak 2 punturengatik galtzen zuela, Davis Bertansek 3 puntuko jaurtiketa lortu zuen eta partidua irabazi zuten. Baskonia Top-8an sartuta dago jada.
Hona hemen Davis Bertansen saskiraketa:

https://www.youtube.com/watch?v=BynRwEP-7kg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina