2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

LAUTADAKO MENDI MARTXA

Lautadako mendi martxa hau Lautada Ikastola da antolatzaileetariko bat, Aguraingo Udalarekin eta Manu Yankerekin batera.  Hainbat helburu ditu ekintza honek, batetik Arabako Lautadaren euskara erabilera bultzatzea eta bestetik, Aguraingo inguruko paisaiak ezagutzea.
Apirilaren 17an da, eta bi martxa mota daude egiteko, alde batetik luzea, 55 kilometrokoa dela eta beste aldetik, laburra, 23 kilometrokoa. Mendizaleak ibilbidean dauden bitartean herrian ekintza desberdinak egongo dira, rokodromoa, tirolinak… Beste aldetik Aguraingo eta Lautadako musikariak egongo dira giroa animatzen. Familia giroan eguna pasatzea eta denen artean euskara bultzatzea animatzen zaituztegu.
Eta bukatzeko opari batzuk emango dira, batez ere, kirola egiteko balio duten kamisetak, Araba Euskaraz-en logo eta leloarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina