2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

Itzalen Ehiztariak

Itzalen Ehiztariak (gastelaniaz Cazadores de Sombras) 2 liburu saga dira. Lehenengoa eta ezagunena, 6 liburutakoa da: Hezurren Hiria, Errautsen Hiria, Kristalen Hiria, Deabruen Hiria, Galdutako arimen Hiria eta Zerutar suaren Hiria. Azalak:



Bertan Clary Fray-ren istorioa kontatzen da, itzalen ehiztari bat bihurtzen da eta mundua mehatxatzen duten demonioen kontra borrokatu behar da. Uda honetan lehengo liburuaren filma egin dute; nire ustez, liburua baino hobea da. Hemen uzten dizuet trailerra:


Beste saga Jatorriak deitzen da eta 3 liburuz osatuta dago: Aingeru Mekanikoa, Printzipe Mekanikoa eta Printsesa Mekanikoa. Saga hau osoa irakurri dut eta bestea baino askoz hobea da. Oraindik ez dute haien filmak egin eta ez nago ziur egingo dutenik; hala ere, pena merezi du irakurtzea. Bestea baino istorio politagoa dauka eta beste garaian kontatua dago, interesgarriagoa egiten du. Hauek dira haien azalak:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina