2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

M-27

Aguraingo gazte gehienak dakitenez... Martxoak 27an greba bat egingo dugu ikasleok, Wert ezarritako lege faxistaren aurka: LOMCE.

Ikasle Abertzaleak egin du deialdia, eta Lautadako ikasleok gehitzeko asmoa dugu. DBH4. mailakoak zalantza barik gehitu gara, baina DBH3. mailako ikasleen erabakia oraindik ez dakigu. Aniturrin ere grebari erantzun ona emango diote.

Martxoa borroka hilabetea izan da, ekintza, kontzentrazio edo manifestazio desberdinekin, baina ostegun honetakoa kristona izateko asmoz egin da, ikasleok borroka iraunkor hilabete honi bukaera (HILABETE HONI) jartzeko.

Espero dugu jendea mugitzea eta etorkizun hobe batengatik borrokatzea.
Gora euskal hezkuntza nazionala!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina