2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

Agur etxetik kanpoko bolada txarrari

Igande honetan Manresan lortutako garaipena arte, ia zortzi hilabete eman ditu Laboral Kutxa Baskoniak Gasteiztik kanpo irabazi gabe. Ligako azken garaipena iazko maiatzaren 18an lortu zuten arabarrek.

Azken 10 minutuak 12 puntuko aldearekin hasi du Laboral Kutxak. (40-52). Manresak erritmoa igo du eta amaierarako 5 minuturen faltan 52 eta 56 hurbildu dira. Garaipena arriskuan egon da, baina Laboral Kutxak ondo eutsi die aurkariei eta 64-71 gailendu dira azkenean.

Errege Kopako geldialdiaren ostean, arabarrek Bilbao Basketen aurkako derbia jokatu beharko dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina