2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

Bakarrik bi puntu

Unicajak etxean partidarik galdu gabe jarraitzen du, Laboral Kutxari 76 eta 74 nagusituta.

Partida ez da ona izan lehen laurdenean. Unicajari kosta egin zaio neurketan sartzea, baina, hala ere, lehen 10 minutuak aurretik amaitu ditu: 18-14.

Gasteiztarrei erregulartasuna falta izan zaie, errotazio asko egin dituzte, eta markagailuan gertu egoten saiatu dira.

Andaluziarrak pixka bat lasaitu dira eta Baskoniak etekin atera dio horri 0 eta 8ko partziala egin eta 37 eta 33 hurbiltzeko. Atsedenaldian, arabarrak hiru puntuz izan dira atzetik: 40-37.

Itxaropenari amierara arte eutsio diote Ibon Navarroren mutilek: 68-64 izan dira 37. minutuan eta 75-71 14 segundoren faltan. Baina Unicaja sendo agertu da eta garaipenak ez die ihes egin (76-74).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina