2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Davis Bertansek 6 eta 8 hilabete artean emango ditu bajan

Davis Bertans Laboral Kutxako jokalariak 6 eta 8 hilabete artean emango ditu bajan, Milango Emporio Armaniren aurka ostegunean jokatutako partidan izandako lesioaren ondorioz.

Jokalariari azterketak egin dizkiote, eskuineko belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsita duela baieztatzeko. Bertans partidako hirugarren minutuan lesionatu zen.

Jokalariaren agenteak eman du jokalariaren lesio larriaren berri, eta "6 eta 8 hilabete artean" emango dituela bajan aurreratu du.

Resultado de imagen de Davis Bertans

Davis Bertans Laboral Kutxako partidu batean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina