2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Korrika

Gipuzkoatik Bizkaira eta barnealdetik kostaldera igaroko da Korrika gaur



Bosgarren eguna du Korrikak astelehenarekin, eta Bizkaira helduko da. Goizaldean, Goierrin barrena izan dira lasterka, eta 08:00 alderako Arrasaten ari ziren korrika. Aretxabaletan, esaterako, jendetza elkartu da goizean goiz.

Eguerdian, berriz, Bizkaira sartuko da aurrenekoz. Bergaratik Elgetara igo, eta bertatik Elorriora igaroko dira. Durango, Iurreta, Zaldibar eta Ermua atzean utzita, Gipuzkoan sartuko da berriro Eibartik, eta 18:15 alderako Gipuzkoako kostaldera iritsiko da Korrika, Debara. Bertatik joango da Mutriku eta Ondarroara, iluntzean.
Igandean, Donostian barna izan zen Korrika, jendetza elkartuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina