2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Korrikaren mezua

19. KORRIKA

"Plazan eta euskaraz harilkatuko da bizikidetza"



Lorea Agirre 'Jakin'-eko zuzendariak irakurri zuen 19. Korrikako lekukoaren barruko mezua.Euskal hiztunak ahalduntzeko deia egin zuen. 19. Korrika amaituta, bukaera festa egin zuten Bilbon.
2015-03-29
"Plazan eta euskaraz harilkatuko da bizikidetza; hor jarriko da frogan demokrazia". Hala esan zuen Lorea Agirrek, Korrikaren amaieran. Menpeko izateari utzi, eta euskaldun gisa ahalduntzeko deia egin zuen, "euskararena plaza publikoan jokatzen baita". Hura izan da 19. Korrikaren mezuaren egilea, eta euskararen auzia kolektiboa eta politikoa dela gogorarazi zuen. "Auzia ez da izan edo ez izan; kontua ekitea da". Bilbo euskaltzalez gainezka dagoela irakurri du 2.501 kilometrotan eskuz esku Euskal Herri osoa igaro duen lekukoaren barruko mezua.
Eguna argitzearekin batera iritsi zen atzo Korrika Bilbora, Enekuritik, eta goiz osoan Bilboko auzo guztiak zeharkatu zituen: Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Zazpikaleak, Santutxu eta abar. Aurten lehenengo aldiz Korrikaren historian, San Mames futbol zelai barrura ere sartu da, Athleticek egin duen kilometroan. 
Jende askok hartu zuen parte Korrikaren azken kilometrotan, eta eragile askok hartu zuten lekukoa. Tartean, Bilboko alkate Ibon Aresok eta BERRIAk

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina