2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Agur Salou!

Duela aste bat autobusa hartu genuen eta Saloura abiatu ginen ikasbidaia bertan pasatzeko. Atzo, berriro autobusa hartu eta Saloutik bueltatu ginen, Jaime 1tik 11:30 atera ginen eta 17:30 heldu ginen hona.
Ikasbidaia oso ona izan dela uste dut, gauza asko egin ditugu eta ondo pasa dugu. Karting egun dugu, hondartzara joan gara, elkarbizitzea, port aventurara joan, Bartzelonara, lagunak egin ditugu, barre egin dugu, Koldo eta guzti ikusi genuen bertan! Antiturriko batzuekin joan ginen eta uste dut, nahiz eta lehenagotik elkar ez ezagutu, orain oso ondo eramaten gara guztiok.
Egunak oso azkar pasatu dira eta orain klasera bueltatu behar gara, baina gogorik ez dugu... Baina ikasbidaia bukatu da eta gure betebeharrak egiten hasi behar gara berriro, 2 hilabete baino ez dira geratzen! Dena den, bi aste barru San Prudentzio izango da eta oporrak izango ditugu berriro, horrek gutxienez, pozten gaitu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina