2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

CAI menderatu, eta laugarren postuari begira

Laboral Kutxa Baskoniak sendo jarraitzen du Endesa Ligan. Play offetako postua lortzeaz gain laugarren geratu nahi dute gasteiztarrek eta horretarako merituak egiten ari dira.

CAI Zaragozaren kontra nahiz eta hasiera eskasa egin (14-14) defentsan bikain aritu dira neurketa osoan eta uste baino aiseago erdietsi dute garaipena Ibon Navarrorenak (73-45).

Hala ere Ibon Navarroren taldeak gizon garrantzitsua galdu du hurrengo 2-3 asteetarako. Fernando San Emeterio bi edo hiru aste emango ditu bajan. Hegalekoak zuntz-haustura dauka sabelaldeko eskuinaldean.

San Emeteriok taldeak astearte arratsaldean egindako entrenamenduan hartu zuen min.

Ver imagen en Twitter

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina