2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Inmigrazioa

Neurriak hartzeko eskatu dio Nazio Batuen Erakundeak Europako Batasunari. 700 migratzaile inguru desagertu ziren igandean Libiatik Italiako kostaldera zihoazela, eta astebetean 10.000 inguru erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretan.

Latinoamerika eta Karibeko herrialdeekin dituzten harremanen inguruan dira eztabaidatzekoak Europako Batasuneko atzerri ministroek, gaur Luxenburgon egingo duten batzarrean. Mediterraneoan igandean 700 lagun inguru hil ostean, ordea, gai hori ere jorratuko dute bileran, Federica Mogherini Europako diplomazia buruaren eskariz.
Mogherinik azaldu duenez, Libiarentzat proposamen multzo bat aurkeztuko du Europako Kontseiluan; izan ere, bertatik abiatzen dira migratzaile talde asko Italia eta Maltarantz.
Horrez gain, Europako Batzordeak iragarri du bilera bateratua egingo dutela Europako Batasuneko barne eta atzerri ministroek immigrazioaren gaia jorratzeko, baina ez du datarik zehaztu: "Berehalako ekintzak behar ditugu giza bizitza gehiago galtzea saihesteko, eta ikuspuntu zabalago bat immigrazioaren alor guztiak hobeto kudeatzeko".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina