2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

Periferikoak

Zer dira?

Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira.

Periferiko motak

Zereginaren arabera, periferikoak 3 motatakoak izan daitezke:
·        Sarrerakoak
·        Irteerakoak
·        Sarrera/irteerakoak
Kanpoko periferiko horiek kableen bidez konektatzen zaizkie ordenagailuaren atzeko aldean egoten diren portu batzuei.

Sarrera periferikoak


Ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute periferiko mota hauek. Datuak eta aginduak kanpo iturritik etortzen dira, gehienetan ordenagailuaren erabiltzailearen eskutik. Sarrerako periferikoak informazioa ordenagailura pasatzeko bide bat behar dute. Ezinbestekoak dira ordenagailu erabili ahal izateko, aginduak beraien esker bidaltzen direlako eta ordenagailua kontrolatu ahal da. Teklatua eta sagua, esaterako, sarrerako periferiko inportanteenak dira.

Teklatua

Ordenagailuen teklatuak, giltzadia ere deitzen dela, idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, hainbat funtzio betetzeko. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena Qwerty teklatua da. Teklatu mota hau adibidez mugikorretan aurki dezakegu.


Sagua

Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma eskuari moldatzen zaio, errazago eta erosoago mugitzeko, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Beheko aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du (kasu batzuetan sagu elektronikoa da eta ez du behar ezta gurpila ezta bola bat) eta kurtsorea norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko zeregina du. Orain ere ukimen-saguak daude, ordenagailu eramangarrietan, esaterako.


Irteera periferikoak

Irteerako periferikoak informazioa eta prozesatutako datuak ordenagailutik kanporatzeko eta komunikatzeko bideak ematen dituzte, ordenagailuaren erabiltzailea edo beste kanpo iturria izaten. Pantaila eta inprimagailua, esate baterako, irteerako periferiko ezagunenak dira.

Pantaila

Pantaila irteerako periferiko bat, telebista pantailen oso antzekoa dena. Pantailan, irudiak edo testuak ikus daitezke. Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu:
1. Piztu eta itzaltzeko botoia.
2. Distira.
3. Kontrastea.
4. Piztuta edo itzalita dagoen adierazten duen argi bat.
Pantaila askotan menu botoi ere agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea aukeratu.

Inprimagailua

Irteerako periferiko honen bidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke. Mota askotako inprimagailuak daude:
·        Inprimagailu matrizialak
·        Tinta txorrozkoak
·        Laser inprimagailuak
·        Sublimaziozkoak
Horien arteko funtsezko desberdintasuna inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen teknologian datza.

Sarrera/Irteerako periferikoak

Ordenagailuan datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute. Sarrera/irteerako periferikoen adibide bat modema da.

Modema

Modemak elkarrengandik urruti dauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude:
·        Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta.

·        Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina