2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

BILATZAILEAK; NABIGATZAILEAK, OFFICE, SISTEMA ERAGILEAK

BILATZAILEAk

 

World Wide Web informazioa aurkitzeko erabiltzen da. Baldintza batzuk sartu (hitzak…) eta horren arabera emaitza batzuk ematen ditu.

Bilatzaile asko daude, ezagunenak:

GOOGLE

YAHOO

TERRA

Zer da Elebila?

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.
Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.
Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, “anorexia” edo “energia” bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da “Newton” edo “Egipto” bezalako izen bereziekin, eta “katu” edo “esne” bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.
Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: “energia” bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta “energiaren kontsumoa handitu da” moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.
Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) etaWAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a ‘web as corpus’ tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.

www.elebila.eu



OFFICE
Office edo bulegoko suita, bulegoetan lan egiteko egokitutako software informatiko bat da. Programa ezberdinez osatua dago: (parentesi barruan Microsoft Office-n nola deitzen diren
  • testu prozesagailua (Word)
  • kalkulu orria (Excel)
  • aurkezpenak egiteko(Powerpoint)
  • datu-baseak(Acces)

Office ezberdinak
  • Microsoft Office
  • OpenOffice.org
  • Drive
  • Gnome Office
  • StarOffice
 SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragilea, software bat da. Software honetan, datuak eta programa ezberdinak sartzen dira ordenagailuaren hardwarea erabilgarri egoteko. Hardware hau ondo erabiltzen bada, software ezberdinak jarri daitezke sistema eragile horretan, programa ezberdinak erabilgarri jarriz.

Ordenagailurako Sistema Eragileak

·  Microsoft Windows
·  Mac OS X
·  GNU/Linux
·  Unix
·  Solaris
·  FreeBSD
·  OpenBSD
·  Google Chrome OS
·  Debian
·  Ubuntu
·  Mandriva
·  Sabayon
·  Fedora
·  Linpus linux
·  Haiku (BeOS)
Mobilerako Sistema Eragileak
·  Android
·  iOS
·  Bada
·  BlackBerry OS
·  BlackBerry 10
·  Windows Phone
·  Symbian OS
·  HP webOS
·  Firefox OS
·  Ubuntu Phone OS

Nabigatzaileak

Gure ordenagailuan instalatuta behar dugun softwarea da, aplikazio honek internetera bidea irekiko digu. Web nabigatzaile bat World Wide Web (WWW) saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Testua hori hartu eta guk ulertzeko eraldatu egiten du.

Nabigatzailerik ezagunenak/erabilienak

Internet Explorer

Internet Explorer Microsoft enpresa ahaltsuaren nabigatzailea da. Normalean, gaur egun ordenagailu bat erosten dugunean, Windows sistema eragilearekin dator. Gutxik dakitena, sistema eragilea ordaintzeaz gain barruan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailea ere ordaintzen ari garela da.
Internet Explorer software pribatua da, eta beraz, ez da askea. Alde horretatik ezin izango dizkiote enpresatik aplikazioak gehitu edo gehiegi pertsonalizatu. Soilik Microsoftek erabakiko du nola alda daitekeen nabigatzailea.

Mozilla Firefox

Software librea da, eta besteekiko duen abantailarik nagusiena Windowsen erabiltzeaz gain, Mac eta Linuxen erabili daitekeela da.Mozilla Fundazioak sortutako nabigatzaile honek oso erabilia da batez ere oso pertsonalizagarria baita.
Deskargatu nahi izanez gero www.mozilla.com/firefox webgunean sartu ahal izango zara. Azkenik jakin, euskaraz ere gozatu daitekeela softwarea!

Google Chrome

Hiru nabigatzaileetatik berriena dugu hau, Google enpresarena izanik. Abantailarik nagusiena, dohainik izateaz gain, jaisteko azkartasuna izan daiteke. Bere itsura ere oso sinplea eta intuitiboa da, Googleek dituen tresna gehienak bezala. Desabantaila, euskaraz oraindik ezin dugula gozatu da.
Nabigatzailea deskargatu nahi izanez gero www.google.com/chrome webgunean sartu.

 

Beste nabigatzaile batzuk

Ez hain erabiliak baina badaude beste nabigatzaile batzuk ere. Adibidez SAFARI, Safari Applek MacOS X sistema eragilerako garatutako web nabigatzailea da. Beste nabigatzaile bat OPERA da. Opera web nabigatzaile eta Interneteko ”suite” bat da, Opera Software enpresa norvegiarrak sortua.

1 iruzkin: