2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

Bartzelona Lassa 100-98 CSKA

Pasa den ostiralean, Bartzelonan jokatu egin zen, nire iritziz, urte honetan egondako saskibaloiko partidurik hoberena, Bartzelona Lassak CSKAren kontra jokatzen zuen. Nahiz eta kanpokoak bezala jokatu, CSKA irabazteko aukera gehien izan zituena zen. Partiduan ez zen diferentzia handirik egon, eta azken segunduetara berdinduta iritsi ziren. Milos Teodosicek, CSKAren jokalarik hoberenak, saskiraketa bat sartu zuen eta, Bartzelonak 14 segundu zituen partidua berdintzeko edo irabazteko. Falta bat egin zioten Tomas Satoransky-ri, Bartzelonaren joko-antolatzailea,ondorioz, bi jaurtiketa libreak sartu zituen eta luzapenera joan ziren. Luzapenaren azken segundutan, berriz, berdinduta zeuden eta Milos Teodosicek 3 puntuko saskiraketa lortu zuen. Bartzelonak berriz berdindu behar zuen eta 4 segundu falta zirenean Justin Doellmanek partidua berdindu zuen. CSKAk 4 segundu zituen partidua irabazteko, baina baloia ateratzerakoan, baloia galdu zuen, Justin Doellmanek errekuperatu eta saskiraketa bat sartu zuen segundu baten faltan. CSKAk ezin zuen ezer egin.

Hona hemen bideoa:

http://www.bing.com/videos/search?q=justin+doellman&&view=detail&mid=B0CDCC097047F6E1DBD4B0CDCC097047F6E1DBD4&rvsmid=621319E4A7310D08F9C9621319E4A7310D08F9C9&FORM=VDFSRV&fsscr=0

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina