2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

MIKEL ARANBURU


Resultado de imagen de mikel aranburu

Mikel Aranburu 1979ko otsailaren 18an jaio zen, Azpeitian, Gipuzkoan. Euskal Herriko futbolaria eta Realeko kapitana garrantzitsuenetariko bat izan da. Erdilaria zen eta Realean jolastu zuen bizitza osoan, hau da, 1997tik 2012ra. Harrobiko jokalari guztien adibide da, bere izaera eta jolasteko eragatik. Mikel Aranburu beti garrantzitsua izan da Realean eta 2002-03 ligan bigarren postuan geratu ziren. Baina momentu txarrak ere  bizi ditu Realean, izan ere, 2007an bigarren mailara jaitsi zen eta gero bera kapitaina izanik lehenengo mailara bueltatu ziren.
Mikel Aranburu, Azpeitiako Lagun Onak taldean hasi zen jolasten eta infantila zenean Realak fitxatu zuen. Realaren talde guztietatik pasata Sansera ailegatu zen. Sansen zegoela lehenengo kontratua egin zioten, Athletic bere atzetik zegoelako, baina urte bat geroago Realean debutatu eta hortik aurrera ezinbesteko erdilaria bihurtu zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina