2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

REALA- SANTA TERESA

Realaren izugarrizko jokaldi bat hiru minutu fataltzen zirenean garaipena eman zion Realari, Santa Teresaren aurka.
Realak oso garaipen landua lortu zuen Santa Teresaren aurka. Oso emaitza estua lortu zuten, (1-0), baina nahikoa izan zen garaipena lortzeko eta gainera laugarren postuan finkatzeko, 8 puntuko diferentzia  bostgarrenarekin. Partiduaren gol bakarra Nahikarik sartu zuen, partidua amaitzear zegoenean, 
Donostiarrak izan ziren jokoa eraman zutenak, hau da, baloiaren posisioa zeukatenak eta jokoa sortzen zutenak. Santa Teresak, aldiz, atzean itxoiten zuen eta kontraerasora jolasten zuen. Donostikoak dena ondo egin zuten, bakarrik gola falta zen. Manuelak eta Eguzkiñek bi aldiz gola lortzeko aukera izan zuten baina ez zuten lortu. Eta partidua bukatuta zegoela Nahikari agertu zen eta gola lortu zuen, 87.minutuan. Hauek izan ziren hamaikakoak: 
Real Sociedad: Cris; Gaste, Soldevila, Mendoza, Sandra; Chini, Itxaso; Cirauqui (Izaskun, min. 73), Manuela, Leyre F. (Aintzane, min. 88); Eguzkiñe (Nahikari, min. 58).

Santa Teresa: Miriam de Francisco, María Luisa García (María Neira, min. 62), Mireya García (Carola García, min. 74), Estefanía Lima, Joana Arranz, Carmen Menayo, Lixy Rodríguez, Tamara Antolín, Fátima Pinto (Natalia Francisco, min. 87), Vania Martins, María Ángeles Martín.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina