2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

BASKONIA-BC KHIMKI

Atzo Baskoniak Khimki-ren kontra jokatu zuen. Errusian galdu zutenez, Gasteiztarrek gogo handiak zituzten hangoak garaitzeko. Baina lehenengo bi laurdenetan oso gaizki jokatu zuten eta atsedenaldira bat behetik joan ziren. Gainera, Indar Baskonia ez zegoen, 3M-n pankarta bat jarri zutelako eta Ertzainak multa jarri zielako. Hirugarren laurdeneko 3. minutuan sartu ziren, "3" jartzen zuen pankarta batzuekin. Handik aurrera Baskoniak erreakzionatu zuen eta 18-2-ko partzial bat egin zuen. Nahiz eta arbitrajea kaskarra izan, 98-83 bukatu zuten, Euroligako 7. garaipena lortuz eta ia matematikoki top 8rako klasifikatuz.
baskonia bc khimki bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina