2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Delirium - Lauren Oliver

Imagina ezazue sentimendurik gabeko mundu bat. Zientifikoak sendabidea aurkitu baino lehen, jendea pentsatzen zuen maitasuna zerbait ona zela. Ez zuten ulertzen maitasuna odolean loratzen zela eta ez zegoela modua berarengatik ihes egiteko. Baina orain, dena aldatu da. Zientifikoak gai izan dira maitasuna erauzteko eta gobernatzaileak exijitu egiten diete biztanle guztiei maitasunaren kontrako sendagaia hartzea hamazortzi urte betetzean. Lena Haloway beti itxoiten ari zen sendagaia hartuko zuen egunari. Bizitza bat maitasunarik gabe sufrimendu gabeko bizitza da: segurua, moderatua, iragarkorra eta zoriontsua. Baina larogeita hamabost urte geratzen direnean sendagaia hartzeko, Lena pentsaezina egiten du: maitemindu egiten da.

Lauren Oliver egindako "Delirium" saga, 3 liburuetakoa (Bigarrena "Pandemonium" deitutakoa eta azkena "Requiem"), exito handia izan du gazteen artean. Aurkezten duen mundua erakartzen du, imaginaezina delako maitemindurik gabeko mundu batean bizitzea. Saga honen egokitzapena egingo zen duela urte bat, telesail bat eginez, baino azkenean erabaki zen ez egitea.

Saga hau gomendatzen dut noizbait maitasunarik gabeko bizitza sufrimendu gabekoa izango zela pentsatu duten pertsona guztiei. Nire ustez, pertsona asko direla horiek. Liburu honekin konturako ziren maitasunarik gabe, zentzu gabeko bizitza edukiko genuela.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina