2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

La huésped

La huésped (ingelesez The host) zientzia fikziozko nobela romantikoa da, Stephenie Meyer egindakoa. Nobela hau aurkezten digu "arimak" deitzen diren Lurraz kanpoko izakiak, Lurrera heltzen dira eta inbaditzen dute. Arima hauek gizakien gorputzetan sartzen dira eta gizakiaren existentzia ezabatzen dute betirako.

Protagonista bezala, Wanderer izeneko arima  daukagu eta Lurrera heltzen denean Melanie Stryder izeneko gizakiaren gorputzean sartzen diote. Baina arazo bat dago: Melanie ukatu egiten du bere existentzia uzteari. Wanderer-i konbentsitu egiten dio Jared-en, bere mutil-laguna, eta Jamie-ren, bere arreba, bila joateko.

Nire liburu gogokoen artean egoteaz aparte, liburu hau irakatsi zidan mundu perfektu bat ez zela izango mundu zoriontsu bat: ezin zara zoriontsu izan ez bazara inoz zorigaiztokoa izan. The host mundu perfektu bat aurkezten digu: gorrotorik gabe, borrokarik gabe, goserik gabe, gerrarik gabe... Hori oso ondo dago, baina gauza on horiek pertsona guztiak berdinak bihurtzen ditu, eta ez sentsu onean: mundu aspergarria da, denak berdinak, klon batzuk dirudite.

Duela gutxi liburu honen filma egin dute:


Duela hilabete batzuk bota zuten zineman baina ez zidan asko gustatu, ez da batere iruditzen liburuari. Gehien gustatu zaidana banda sonora izan zen, Radioactive abestia nire gustukoena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina